Dokumentuaren akzioak
Okzitaniako dantzak, Basusarrin
Uztailaren 12, 13 eta 14an izango da, Basusarrin. Xirimola elkarteak antolatutako DantzíHadi jaialdiak Okzitaniako dantza tradizionaletan barneratzeko aukera eskainiko du, Marylin Simon eta Daniela Mandrille dantzarien bidez. Bi dantzariok Okzitaniako dantzak ikasteko tailerrak eskainiko dituzte hiru egunetan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ondoren, iluntzero, hainbat taldek alaitutako dantzaldiak izango dira. Lehen gaueko dantzaldia gazteei zuzenduta izango da, eta parte hartuko dute Ainarak taldeak, Simone Bottaso italiarrak eta Gaskoniako Gatemine taldeak.
Uztailaren 13ko dantzaldian, Joseba Tapia eta Casimir Potomski bikotea, Patxi eta Batbiru eta Lo Rosinhol talde italo-okzitandarra ariko dira. Azken gauean, berriz, Caroline eta Mixel Ducau. Lo Rosinhol eta Gau Bele taldeak dantzari jarriko dute jendea.
Dokumentuaren akzioak