Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkariren ikuskizun berria, larunbat honetan

Dokumentuaren akzioak

Oinkariren ikuskizun berria, larunbat honetan

Olaederra kiroldegian estreinatuko du 'Ametsetan'

Azken hilabetetako lan gogorraren ondoren, Oinkarik dantza taldeak jada prest du 'Ametsetan' ikuskizun berria. Larunbatean, hilaren 14ean, estreinatuko du Olaederra Kiroldegian 22;30etik aurrera. Ikuskizun berri honetan Oinkari Dantza Eskolako 92 gaztetxo izango ditugu taula gainean, eta 9 musikariren laguntzarekin dantza tradizional nahiz koreografia berriak eskainiko dizkigute. Nork ez du egin inoiz ametsik? Nork ez ditu begiak itxi ametsetan galtzeko? Ametsa. Bizitzaren alde definitu gabea, irekia. Guk nahi dugun bezala marrazten dugulako, gure neurrira moldatzen dugulako. Eta, batzuetan, uste ez badugu ere, amets horrek errealitaterako pausoa ematen du, bapatean, ustekabean. Posible dela sinestu besterik ez dugu, benetan hala nahi badugu behintzat.
Egilea
Imanol Arratibel
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2012/07/08
Lotura
Diario Vasco

 

Sarrerak salgai daude www.barrabarra.eu web gunearne bidez. Gaztetxoak (14 urte arte): 5 euro eta 0,35 euro (kudeakea gastuak) eta helduak (15 urtetik gora): 7 euro eta 0,49 euro (kudeakea gastuak).
Ikastaroetan izen ematea
Beste alde, Oinkari Dantza Taldeak ireki du datorren kurtsoko dantza ikastaroetan izena emateko epea. Hiru pausotan burutu behar da. Lehenbizi uztailean antolakuntzari haurraren datuak eman behar zaizkio horretarako ireki dituzten bide ezberdinak erabiliz. Jarraian 20 euroko matrikula ordaindu behar da, uztailak 31 baino lehn. Lehen bi pausoak burutu dituzten dantzariak, abuztuak 15ean argitaratu diren ordutegi-zerrendetan agertuko dira. Izen emateari buruzko informazio guztia www.oinkari.net web gunean duzue ikusgai, albisteak atalean hain zuzen.

 

Oinkariren ikuskizun berria, larunbat honetan

'Ametsetan' ikuskizuneko 9 musikariak izango dira Villabonan larunbatean.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak