Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkariren fruitu berria kalean da

Dokumentuaren akzioak

Oinkariren fruitu berria kalean da

'Itsasoaren emazteak' izenburupean CD/DVDa aurkeztu zuten aste honetan Donostian. Hilaren 14an ikuskizuna eskainiko dute herrian

Lanpetuta dabilta, beti bezala, Oinkari dantza taldekoek. Batetik, hilaren 14an Olaederra kiroldegian eskainiko duten ikuskizuna entsaiatzen ari dira eta bestetik, aste honetan bertan 'Itsasoaren emazteak' CD-DVDa aurkeztu zuten Donostian.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2013/12/07
Lotura
Diario Vasco

Aurkezpenean, Oinkari dantza taldeko Alazne Gurrutxaga, Hika antzerki konpainiako Agurtzane Intxaurraga eta Baga-Biga disketxeko Ritxi Aizpuru izan ziren.

'Itsasoaren emazteak' CD-DVDan Oinkari dantza taldeko dantzariek eta Hika antzerki konpainiako Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenola aktoreek lan bikaina isladatzen da. CD-DVDko jatorrizko musika Pello Ramirezena da eta musikariak, Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez.

Oinkarikoek azaldu zutenez «'Itsasoaren emazteak' izeneko ikuskizuna gorde nahi izan dugu aurkeztera gatozen CD/DVD honetan. Lehenengoan Pello Ramirez musikariak emanaldirako espresuki egindako abestiak izango dituzu entzungai. Abesti bakoitzak duen indarra eta sentimendua, DVDtik kanpora ere, CD batean gorde nahi izan dugu, doinu bakoitzak bere horretan itsasoan murgilduko zaituelako. Bigarrenean aldiz, uztailean Leidorren (Tolosa) Oinkari dantza taldeak eta HIKA Teatroak estreinatu zuten emanaldia izango duzue ikusgai oso-osorik».

Ikuskizun honek, «euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bildu dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi sareetan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi izan dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gazitik hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz...»

Amasa-Villabonako dantza taldekoek «hasieratik izan genuen oso garbi emanaldi berriak hiru zutabe nagusi izango zituela: dantza Oinkari dantza taldearen eskutik, dramaturgia Agurtzane Intxaurragaren eskutik eta zuzeneko musika Pello Ramirezen eskutik. Lehen bilera haietako batean, hiru aldeak mahai inguruan eserita geundela, Pello Ramirez, buruan dantzan zituen doinu batzuk jotzen hasi zen. Begiak itxi eta guztiok sentitu genuen itsasoaren olatuen joan-etorria. Musika hark itsasoratu gintuen. Nota haiek aurkeztu ziguten emanaldiko gaia zein izango zen».

Diotenez «dantza talde herrikoi baten eta artista profesionalen arteko elkarlana primeran joan da. Hain zuzen ere, Agurtzane Intxaurragarengana jo genuen salto kualitatibo bat emateko beharra sentitu genuelako. Beraz uztartze hori oso modu naturalean eman da. Izan ere, Agurtzanek argi ikusi zuen Oinkariko dantzariek urte hauetan maila tekniko handia lortu dutela eta batez ere ilusioz eta gogo handiz egiten dutela lan. Horrexek bultzatu zuen ekoizpenean ere HIKA bezala parte hartzera. Tolosan eszenatokian erakutsi zenak, ikuslea zeharo hunkituta eta harrituta utzi zuen».

Pello Ramirezek proiektu honek «dantza eta antzerkia uztartzea izan da erronkarik handiena agian, baina Pelloren doinuak ezinbestekoak izan dira bide onera iristeko. Alaitasuna, indarra, tristura, goxotasuna, ekintza, guzti honetatik dute bere doinuek. Eta begiz zein belarriz istorioa osatuz doa. DVDaz gain CDa argitaratzeko arrazoi ezinbestekoa izan da hau, abesti bakoitzak emanaldira gerturatzen baitzaitu konturatu ere egin gabe. Irudirik gabe ere, itsasoaren kresal usaina barruraino sartzen zaizu» diote Oinkarikoek.

Oinkariren fruitu berria kalean da

Dokumentuaren akzioak