Dokumentuaren akzioak
Oinkariren 35. urteurrena guri-gurian
Igandean 'Dantza zak plazan' ikuskizun berria eskainiko da. Gaur Iñar eta Leireren kantaldia izango da eta bihar, Asturiastik etorritako dantza taldearen emanaldia
Honez gain, gaur Iñar eta Leireren kantaldia izango da
Gurea Zineman gaueko 22:30etan. Sarrera doan izango da. Azpimarratu ere
bihar Asturias-eko La Sidrina dan-tza taldeak eskainiko duen emanaldia.
Bertan Asturias-eko dan-tza tradizionalak izango ditugu ikusgai
22:30etatik aurrera Gurea Zineman. Hemen ere sarrera doan izango da.
Igandean berriz, eguerdiko 12:00etan, 'Dantza zak plazan'
emanaldi berria eskainiko du Oinkari Dantza Taldeak Malkar Plazan.
Emanaldi honetan Oinkariko mutilek Euskal Herriko hainbat dan-tza
tradizional plazaratuko dizkigute Edu Muruamendiaraz irakaslearen
ukituarekin. Eguraldi txarra egingo balu, pilotaleku berrian burutuko da
ikuskizuna.
Amaitzeko ezin aipatu gabe utzi asteburuko zita
hunkigarriena izan ere igandean Oinkariko dantzari eta dantzari ohien
bazkaria ospatuko da Aburuza sagardotegian, eguerdiko 14:00etan. Bertan
Oinkariko oraina eta lehena elkartzea dugu helburu eta ez da giro faltik
izango bazkal ondoren Kantukik eskeiniko duen erromeria dela eta.
Bazkarirako txartelak salgai ditugu ohiko lekuetan: Obaba, Itzalpe, Iru
Aldeta, Arnasa, Iturrigoxo taberna, Larrea Okindegia, Amasa Okindegia,
Ogi-goxo Okindegia, Labezain Okindegia eta Kixubi Okindegian.
Dokumentuaren akzioak