Dokumentuaren akzioak
Oinkarik prest du azken lana
'Ari du' ikuskizun berri honetan, Euskal Kulturan hain
presente dauden dantza eta euskal literaturako poesiaren arteko
uztarketa izan du helburu Oinkarik. Juan Kruz Igerabideren ahotsean
errezitatuko diren poesiek, euriak duen erritmoa markatuko dute.
Oinkari Dantza Taldeak osatuko ditu erritmo honetara bere
dan-tzak, bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita
garaikidetasunera moldatutakoak ere. Guztira 75 dantzari izango ditugu
eszenatokian, 9 musikariren laguntzarekin. 'Ari du' ikuskizun berri hau
Tolosako Leidor Antzokian estreinatuko da, datorren apirilaren 15ean,
gaueko 22:30ean.
Aipatu sarrerak jada salgai daudela www.kutxa.net web orrian.
Dokumentuaren akzioak