Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkarik ikuskizun berria aurkeztuko du Villabonan

Dokumentuaren akzioak

Oinkarik ikuskizun berria aurkeztuko du Villabonan

Dantza eskolako 92 ikaslek parte hartu duten 'Ametsetan' lana hilaren 14an ikusgai izango da
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2012/07/07
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Azken hilabetetako lan gogorraren ondoren, Oinkarik jada prest du Ametsetanikuskizun berria. Oinkari Dantza Eskolako 92 gaztetxo izango dira taula gainean, eta bederatzi musikariren lagun-tzarekin dantza tradizional nahiz koreografia berriak eskainiko dituzte.

Ikuskizuna hilaren 14an, larunbata, Villabonako Olaederra kiroldegian aurkeztuko dute, 22.30ean. Sarrerak internetez bakarrik izango dira salgai, www.barrabarra.eu web orrian. Hamalau urte artekoek bost euro ordaindu beharko dute (0,35 euro gehiago kudeaketa gastuengatik) eta helduek zazpi euro (0,49 euro gehiago).

Dokumentuaren akzioak