Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari oinak astinduz

Dokumentuaren akzioak

Oinkari oinak astinduz

Berrogei dantzari inguruk ikuskizun berria eskaini zuten Olaederra kiroldegian

Egilea
Garazi Azkue
Komunikabidea
Tolosaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2004/04/06

Berrogei dantzari inguru, sei musikari eta ilusioz prestatutako ikuskizuna, horiek izan ziren emanaldiaren osagai garrantzitsuenak. Gipuzkoako, Xiberoako edota Bizkaiako dantza tradizionaletan oinarritu da Edu Murumendiaraz koreografia hauek sortzeko, agurra edota Bizkai moduko dantzei itxura berria emanez. Berritasuna nabaritu zuten janzkerek eta eszenatokiaren itxurak ere, betiko dantzari jantziari ukitu modernoa eman zioten Oinkariko kideek; izan ere, Garaiak aldatuz doaz.



Ostiral gaueko saioa, Oinkari dantza taldeko kidea eta, egun, preso dagoen Eneko Gorostidi billabonatarrari eskaini zioten taldekideek.



Emanaldia bukatu bezain pronto bukatu ziren urduritasunak eta presioak ere, hurrengo saiora arte.

Dokumentuaren akzioak