Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldea nazioarteko jaialdi batean, Holandan

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldea nazioarteko jaialdi batean, Holandan

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2009/06/17
Oinkarikoak jaialdiko dantzari gaztetxoenak izango dira, izan ere, gainontzeko herrialdekoak helduak izango baitira. Eneko Arteaga, Oinkari dantza taldeko kide eta arduradunetako bat pozik agertzen bidaiari buruz hitz egitekoan. «Hamahiru urteko 26 dan-tzari joango dira jaialdian parte hartzeko asmoz eta horiekin bost musikari». Holandan eskainiko duten saioetan «Euskal Herriko danzta tradizionalak eskainiko ditugu. Mutilek Gipuzkoako dan-tzak eskainiko dituzte eta neskek berriz, Gipuzkoa, Bizkaia eta bestelakoak».
Bolswardeko jaialdia hilaren 24ean hasiko da eta 27ra arte luzatuko. «Egun horietan antolatzaileek prestatutako egitarauri lotuta egongo gara. Saio ezberdinak eskainiko ditugu gainontzeko taldeek bezala. Emanaldi batzuk luzegoak eta beste batzuk motzagoak izangod ira. Beraiek prestatutako egitaraua jarraituko dugu» zion Arteagak.

Dokumentuaren akzioak