Dokumentuaren akzioak
Oinkari & Hika Andoaingo Bastero kulturgunean izango dira 'Itsasoaren emazteak' lanarekin
Berrogeita hamar dan-tzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. «Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin», azaldu dute parte hartzaileek. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz. Agurtzane Intxaurraga zuzendari duen ikuskizunak bi emakume saregileen ahotsetatik kontatuko du itsasoaren emazteen historia. Ahots horiek Miren Gojenola eta Agur- tzane Intxaurragarenak izango dira. Bestalde, dantzaz gain, musikak ere paper garrantzitsua hartuko du emanaldian zehar. Pello Ramirezen gidaritzapean, musikari lanetan izango dira Xabier Zeberio, Fredi Pelaez, Angel Unzu eta Pello Ramirez bera.Sarrerak 12 euroko prezioa izango du eta Gazte ordua: 3 euro. Eta¡, larunbatean, ikuskizuna ikusgai izango da Social Antzokia. Basauri (Bizkaia), 20:30ean
Dokumentuaren akzioak