Dokumentuaren akzioak
Oinkari eta Igor Yebra elkarrekin dantzan
Korrontzi & Igor Yebra & Oinkari taldeek "Urratsa" ikuskizuna aurkeztuko dute Getxon eta sorpresaren bat ere gordea dutela aurreratu digute. Emanaldi berezi hau ostegunean izango da, iluntzeko 21:00etan Areeta karpa gunean. Sarrerak www.bbk.es web gunean eskura daitezke, 8 euroren truke:
1974an Bilbon jaio zen Igor Yebra. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu zen eta Madrilgo Dantzako Kontserbatorioan graduatu zen ohorezko matrikularekin. 1987tik 1996ra bitartean Madrilgo Erkidegoko Baleteko lehen dantzaria izan zen, eta bertan errepertorio neoklasikoekin trebatu zen: Van Manen, Van Dantzing, Linkens, Balanchine eta Van Hoeckeren koreografiak dantzatu zituen. 1996an bakarkako ibilbideari ekin zion. Atter Balleton, Kremlingo Baletean, Scottish Ballet-en edota Australian Ballet-en dantzatu du, besteak beste. Freelance dantzari moduan Erromako Operako Baletean eta Bordeleko Operako baletean dantzari gonbidatu bezala aritu da. 2007an Bordeleko Operako Baleteko dantzari izar izendatu zuten.
Dokumentuaren akzioak