Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldearen 'Itsasoaren emazteak' gaur Olaederra kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldearen 'Itsasoaren emazteak' gaur Olaederra kiroldegian

Hika teatroak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak elkarlanean sortutako 'Itsasoaren emazteak' ikuskizuna ikusgai izango da gaur gauean, 22:30ean, Villabonako Olaederra Kiroldegian. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. «Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin», azaldu dute parte hartzaileek. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz. Agurtzane Intxaurraga zuzendari duen ikuskizunak bi emakume saregileen ahotsetatik kontatuko du itsasoaren emazteen historia. Ahots horiek Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurragarenak izango dira. Bestalde, dantzaz gain, musikak ere paper garrantzitsua hartuko du emanaldian zehar. Pello Ramirezen gidaritzapean, musikari lanetan izango dira Xabier Zeberio, Fredi Pelaez, Angel Unzu eta Pello Ramirez bera. Beraz badakizue, gaur gauean Villabonako Olaederra Kiroldegiak gaueko 22:30etatik aurrera kostaldeko kresal usaina hartuko du. Sarrerak salgai 10euroko prezioan: Amasa Kafetegia (Villabona) eta Olaederra Kiroldegia (arratsaldeko 18:00etatik aurrera)
Egilea
Imanol Arratibel
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Amasa-Villabona
Mota
Albistea
Data
2013/12/14
Lotura
Diario Vasco

El Primera Juvenil, en casa.

El Primera Juvenil del Billabona F.K.E, tercero, en el grupo VI, se enfrenta esta mañana, a las once, al Idiazabal KE, primero, en Arratzain. El Primera Cadete primero en el grupo VI, se enfrenta mañana, al Ekintza KE, a las 3 de la tarde, en Berio (Donostia). En la pasada jornada ganó diez goles a cero al Euskalduna SD, en casa. El Infantil de Honor, sexto en el grupo III, se enfrenta esta mañana, a las 10.15 horas, al Lazkao KE, octavo, en Arizti Handi (Lazkao). En la pasada jornada perdió por u gol cero con el Añorga, en casa. El Infantil txiki rendimiento, quinto en el grupo III, se enfrenta, mañana, a las 11,30 horas, al Lazkao KE, segundo, en Arratzain. En la pasada jornada perdió por dos goles a uno con el Kostkas KE, a domicilio. El Alevín, séptimo, en el grupo IV, se enfrenta mañana, a las doce del mediodía, al Beasain SD, sexto, en Ubitarte (Andoain). Y Escuelas alevín Primer año y benjamin, en el grupo II, se enfrenta al Trintxerpe CD, mañana, en Trintxerpe, en la segunda jornada.

Pelota Behar Zana frontoian

Gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, II. Antton Pebet Memorialen hiru partida izango ditugu, Behar Zana frontoian. Elite mailan puntan punta dabiltzan pilotariak ikusteko aukera izango dugu. Kadeteak: Matxain-Aizpuru vs Irazustabarrena-Azpitarte. Jubenilak: Labaka-Erasun vs Alcasena-Olaizola eta Nagusiak: Xabier Urbieta-Urruzola vs Arrieta-Azpitarte. Gaur, ere, arratsaldeko 17:00etan, eta Irurako berritutako Trinketean, Gipuzkoako buruz buruko eskuz txapelketako partida izango du, Behar Zana Pelota Elkartekoa den Imanol Arruti Lazkanok. Txapelketako lehenengo partida honetan Usurbilgo Mikel Landaren kontra arituko da. Era berean, baina arratsaldeko 15:30ean eta Amasako Pilotalekuan, Eskolarteko eskuz binakako txapelketako bi partidak izango dira. Benjamin eta Alebin bikoteak Albiztuko bikoteen kontra lehiatuko dira.

Jostailuen 2. eskuko azoka

Udalak antolatuta, jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da gaur, goizeko 10:00etatik 13:00etara Berdura plazan. Materiala saldu nahi duenak ez du postuetan egon beharko. Jostailuak 09:00etatik 10:00etara utzi ahalko dira eta saltzen ez dena, 13:00etatik 13:30etara jaso.

Hoy, Egintza en Tolosa

El Egintza, treceavo en Juvenil provincial, se enfrenta mañana, a las 10 horas, al Samaniego Orixe, doceavo, en el frontón Uzturpe (Tolosa) y el Egintza-Obaba, segundo, en Juvenil provincial, se enfrenta el domingo, a las 11.15 horas, al Anoeta FT, tercero, en Olaederra. El Egin-tza CD, octavo, en Segunda Provincial se enfrentó ayer al The Nest Cervezeira, en Tolosa. Y el Egintza CD, sexto, en el grupo sexto de la Tercera División Nacional de Fútbol Sala, se enfrentó ayer al Internaciona Eder Kafetegia, en Olaederra. En la pasada jornada ganó por cinco goles a tres al Uxoa CDFS, a domicilio.

Cine en el Gurea

Hoy, se proyecta la película 'Malavita', a las 22 horas, en el Gurea (5 euros), mañana, a las 19.30 horas y el lunes, día del espectador, a las 21 horas (3,50 euros). Hay bonos de 15 euros para ver cinco películas. Hoy y mañana, en sesión infantil se proyectará la película 'Turbo', a las 17 horas, en el Gurea (3,50 euros).

Oinkari dantza taldearen 'Itsasoaren emazteak' gaur Olaederra kiroldegian

Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore taula gainean.

Dokumentuaren akzioak