Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldearen emanaldi bikaina kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldearen emanaldi bikaina kiroldegian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2011/10/14
Lotura
Diario Vasco
Sarrera hiru musikarik alaitu zuten, kiroldegiaren kanpokaldean anbientea girotuz. Ekitaldi bikaina eta abangoardista iruditu zitzaigun. Poesia errezitaldia Juan Kruz Igerabidena, soinua (soinu efektoak eta soinu kalitatea oso ona eta ongi entzuten zelarik), eta zuzeneko musika, ikuslegoak eskertuz musika grabatuta ez egotea. Euskal musika moldaketa ugari kalitate onekoak, abestiak (abeslari pare bat ere jardun zen kantaun), argiak (oso ongi erabili zuten argizketa), jantziak (oso dotore eta egokiak, norbaitek lan ederra egin du horiek diseinatzen eta jozten) eta noski dantza, 49 dantzari, koreografia moderno eta abangoardista tradiziozko dantzetan oinarritua, oso ongi uztartuta. Hau guztia egundoko mailakoa gainera.
Ekitaldia maila altukoa izan zen eta horrela erakutsi zuen jendearen txalo zaparradak (une askotan eta baita amaieran ere).Ikusleok saioarekin ederki gozatu zuten.

Oinkari dantza taldearen emanaldi bikaina kiroldegian

Oinkari dantza taldeak ikuskizun ederra eskaini zuen astearte gauean

Dokumentuaren akzioak