Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldearen 'Ari du' obra ikusteko aukera izango da gaur Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldearen 'Ari du' obra ikusteko aukera izango da gaur Zarautzen

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2011/10/09
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Zarautz Abesbatzak antolatuta, Udaleko Kultura eta Turismo sailen babesarekin, Villabonako Oinkari dantza taldeak Ari du ikuskizuna eskainiko du gaur, 22.30ean hasita, Aritzbatalde kiroldegian. Sarrerak turismo bulegoan erosi daitezke aurrez, hamabi euroren truke eta nahiago duenak, kiroldegiko leihatilan erosteko aukera ere izango du gaur gauean, emanaldia baino lehen.

Villabonako taldeak dantza, musika eta olerkia uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Zarau-tzen. Horretarako, 70 dantzari arituko dira taula gainean emanaldia eskaintzen, bederatzi musikariren laguntzarekin. Gainera, Juan Kruz Igerabide idazlearen errezitaldiak ere izango ditu ikuskizunak.

Gaur gauekoarekin, Oinkarik Ari du laugarren aldiz aurkeztuko du eta DVD bat grabatzeko erabiliko du, ondoren, Duragoko Azokan salgai jartzeko asmoarekin.

Dokumentuaren akzioak