Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldeak ekitaldiak antolatu ditu 30. urteurrena amaitzeko

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldeak ekitaldiak antolatu ditu 30. urteurrena amaitzeko

Abenduaren 17an, Hiriburuko Leinua eta Oinkarik dantza emanaldi berezia eskainiko dute

Egilea
Imanol Arratibel
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2005/11/29

Abenduaren 17an, gaueko 22:30etan Hiriburuko (Iparraldea) Leinua eta herriko Oinkari dantza taldeak dantza emanaldi berezia eskainiko dute Olaederra kiroldegian.



Roger Goyhenechek zuzentzen du Leinua dantza taldea eta beraien azken ikuskizuneko Gorriak eta Beltzak eta Gernika taularatuko dizkigute. Oinkari dantza taldeak berriz, Oroituz ikuskizuneko hainbat atal eskainiko ditu, tartean bitxikeriak ez direlarik faltako.



Sarrera dohain izango da. Bestalde esan, abenduaren 18an, igandea, Oinkari dantza taldetik igarotako guztiei zabaldurik dagoen bazkari eder bat ospatuko dela Asteasuko Sarasola sagardotegian.



Bazkarian zehar hainbat sorpresa izango dira, proiekzioak, etab... Bazkal ondoren berriz erromeria ospatuko da sagardotegi bertan.Izena eman nahi duenak dei dezala 660.139.380 telefono zenbakira edo bestela astearte eta ostiral arratsaldetan Ikastolako ganbaratik igaro dadila.

Dokumentuaren akzioak