Dokumentuaren akzioak
Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du hilaren 14tik 19era
Tailerrak, dantzaldi gidatua.. eta Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna, taularatuko du
Hilaren 15, 'Dantza familian' tailerra izango da doan Eneko Gilekin. Jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. Parte hartzaileek, ezinbestean, helduren batek lagunduta joan behar dute. Bi txanda, A taldea (2009tik 2013ra bitartean jaiotakoak), 17:30-18:30 eta B taldea (2004tik 2008ra bitartean jaiotakoak), 18:30-19:30. Txermingo ikastolako ganbaran. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus edo 660139380.
Hilaren 17, osteguna, 'Dantzarako nola jantzi' tailerra. Dantzari eta gurasoei zuzenduriko tailer praktikoa. Alpargatak, gona, alkandora, moñoa, txapela, zapia, gerrikoa eta abar nola jantzi erakutsiko da. Txermingo ikastolako ganbaran, 19:00-20:15. Irakaslea: Lurdes Esnaola. Kostua: Doan. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus edo 660.139.380. Azaroaren 18, ostirala, 'Dantza emanaldia'. Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna, Gurea antzokia, 22:30. Sarrerak: Amasa kafetegian salgai, 10 euroren truke.Azaroaren 19, larunbata, 'Dantzaldi gidatua'. Swarovska taldearekin erromeria, Oinkari dantza taldeko irakasleek zuzenduta. Bearzana pilotalekuan, 17:30-18:45. Saioa amaitzean, txokolate beroa egongo da.
Autobusa hilerrira
Gaur, Santu Guztien Egunean,autobus zerbitzua egongo da Villabonatik Amasara eta alderantziz. Zerbitzuaren ordutegia: Olaederra kiroldegitik: 9:00, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:00. Amasatik: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00.
Dokumentuaren akzioak