Dokumentuaren akzioak
Oinkari Dantza Taldeak 'Ari du' lan berria estreinatuko du gaur Tolosako Leidorren
Juan Kruz Igerabidek hitzak jarri ditu eta Edu Muruamendiarazek koreografiak osatu ditu
Guztira 75 dantzari arituko da taula gainean, eta dantzaz gain, Loa-tzo musika eskolako musikarien nahiz Juan Kruz Igerabide poetaren jarduna ere zuzenean ikusi eta sentitu ahal izango dira. Azken emanaldietan bezala, Aukeran konpainiako Edu Muruamendiarazek osatu ditu koreografiak.
Euriarekin, urarekin lotutako emanaldi berria hunkigarria izango dela aurreratu dute Oinkarikoek. Juan Kruz Igerabide poetak idatzi ditu poesiak, euria aitzakia-tzat hartuta. "Lizardi, Gandiaga eta Linazasororen poemak hartu ditut, euriari buruzkoak denak, maitasuna, emozioak, ametsak eta bestelako gai abstraktuak erabiliz. Izan ere, zirimiriaren edo ekaitzaren erritmora ezberdin dantza egiten da", aditzera eman du Igerabidek.
Ikuskizuna berria da goitik behera; dantzak, jantziak, argien diseinua... eta Oinkariko dantzari guztiek parte hartzen dute. "Garran-tzitsua zen ikuskizun honetan denek parte hartzea, hori baita gure filosofia", azaldu du Alazne Gurrutxagak, taldeko arduradunetako bat eta dantzaria ere badenak. Sarrerak salgai daude 10 eurotan leihatilan eta Kutxaneten.
Dokumentuaren akzioak