Dokumentuaren akzioak
Oinkari dantza taldeak 'Ari du' ikuskizuna aurkeztuko du asteartean
Oinkari dantza taldearen 'Ari du' ikuskizuna benetan 
berezia da, dantza, olerkia eta musika uztar-tzen baititu. Juan Kruz 
Igerabideren ahotsean errezitatuko diren poesiek, euriak duen erritmoa 
markatuko dute. Oinkarik osatuko ditu erritmo honetara bere dan-tzak, 
bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita garaikidetasunera 
moldatutakoak ere.
 Dantzek bezalaxe, euriak ere erritmo desberdinak 
eskainiko dizkigu, hala nola, xiri-miria, zaparrada, ekaitza. horixe 
izan da ikuskizun berri honetan islatu nahi dena; euria hizpide hartuz 
eta dantzarekin jolastuz. 'ari du', 'ari du'.
Oinkari dantza taldea lan handia egiten ari da Villabona 
aldean euskal dantzen inguruan; 300 dan-tzaritik gora dituzte, hiru 
urtetik aurrerakoak. Ikuskizun honetan 70 dantzaritik gora izango dira 
taulapean, musikariez lagunduta. Emanaldia ordu eta laurden ingurukoa 
aurre ikusten da. Sarrera 12 eurokoa izango da.
Dokumentuaren akzioak
 
     
 
  
 
 
