Dokumentuaren akzioak
Oinkari dantza taldea Katalunian
Aurrez
eginiko lana haundia izan zen, ez izan zalantzarik, baina guztia
erakusteko ordua iristean barruko arra ere dantzan jarri zen.
Urduritasunak urduritasun, dantzariek zuten guztia eman zuten taula
gainean. Harrera ezin hobea izan zuten Oinkariko dantzarien pausuek.
'Noraino altxatzen dute hanka dantzari hauek!', 'Ikusi al duzu kaxaren
gainean dantzatzen duen mutikoa?', 'Edalontziaren gainera salto egiteak
ez du erraza izan behar, alajaina!' Harriduraz betetako esamesak
entzuten ziren eszenatoki inguruan, beti ere zorionak ematera
inguratzen zirenen zirrararekin tartekatuz. Gaua borobila izan zen,
dantzarien eta ikusleen arteko konexioak bikain funtzionatu baitzuen.
Les
Borgues Blanques alde batera utzi eta dantza taldea L'Arboçen
pentsatzen jarri zen. Entsegu sorta baten ostean, iritsi zen berriz ere
euskal dantzak etxetik ateratzeko eguna. Abuztuak 25, iluntzeko
22:30ak. L'Arboçeko udal enparantza goraino beterik. 'Zenbat lagun ote
daude gure dantzen zain?' dantzari batak besteari galdera. '200? 400?
600?' galderetik erantzunetik baino gehiago zuten hitzak ordainetan
besteak batari. Geroago jakin zutenez oker zebiltzan beren kalkuluetan.
1.000 pertsonaren aurrean dantza egiteko ohorea izan zuen Oinkari
dantza taldeak gau hartan. Sortu zen giro apartak eragina izan zuen
dantzariengan, animo eta txaloek aurpegian marrazten zieten irribarrea
lekuko. Benetan saio animatua eta hunkigarria. Erraz ahazten ez den
horietakoa.
Bihar, Bermeoan
Billabonako Oinkari dantza
taldeak dantza emanaldia eskeiniko du Bermeoko Lamera parkean bihar
eguerdiko 13:00etan. Bertan bere azken emanaldia Oroituz izango da
ikusgai eta dantza taldetik jakinerazi digutenez bitxikeri pare bat
gehitu berri dizkiote emanaldiari. Ikusi nahi izan ezkero, Bermeo-n
duzue aukera.
Kurtso amaiera Oinkarikoentzat «berandutxo
datorren arren, beraien berri laster izatea espero dugu. Gainera, esan
digutenez hartzera doazen opor labur hauetan emanaldi berria
prestatzeko indarrak hartuko omen dituzte. On egin diezaietela ba
deskantsuko egun hauek, mereziak dituzte eta. Baina ez luzatu gehiegi,
zuen zai egongo gara eta!», dio Eneko Arteaga, Oinkari dantza taldeko
arduraduna.
Oinkari dantza ikastaroa
2006-07 ikasturtea
hasi den honetan, Oinkari dantza taldeak haurrei zuzenduriko ikastaroei
ekingo die, datorren astelehenean (Irailak 11) zehatzago esanda.
Taldeak eta ordutegiak dantza taldearen web orrian ( www.oinkari.net)
dituzue ikusgai. Oraindik ere inork izenik eman nahi izango balu,
ikastaroen ordutegian Txermingo Ikastolako ganbarara inguratzea
besterik ez luke..
Dokumentuaren akzioak