Dokumentuaren akzioak
Oinkari dantza taldea Ingalaterratik bueltan da
Guztira 47 lagun abiatu ziren eta Londresko Oxford House etxean Billingham International Folklore Festival izenekoan dantza zuten
Taldekideek azaldu dutenez, «egunero eskaini ditugu emanaldiak, batzuetan laburrak eta besteetan luzeagoak. Egunen batean 'Ari du' emanaldia eskaintzeko aukera ere izan genuen. Oso interesgarria izan da kultura eta dantza desberdinak elkarbanatzea. Benetan esperientzia ederra izan da», esan du taldeko Eneko Artegak.
Dantza emanaldiez gain, turismo pixka bat egiteko ere aprobetxatu dute taldekideek. Besteak beste, Manchester, Londres eta Frantziako iparraldea ezagutzeko parada izan dute.
Pasa diren bi aste hauetan dantzariek atseden hartzeko aprobetxatu badute ere, lanean jarraitzeko asmoan dira Oinkariko kideak. Izan ere, ikasturte hasierarekin batera, agenda estuari heldu beharko diote.
Irailaren 7an eta 14an Korrontzi talde bizkaitarrarekin 'Infernuko hauspoa' ikuskizuna eskainiko dute Belgikan eta Ermuan hurrenez hurren. Abenduaren 14tik aurrera, bestetik, Oinkari eta Hika teatroak sortutako 'Itsasoaren emazteak' ikuskizun berriko birari ekingo diote. Abenduaren 14an, beraz, ikuskizun berri hau etxean eskainiko dute, Olaederra kiroldegian hain zuzen. Atzetik etorriko dira gehiago. Oraingoz, otsailaren 7an Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian dute lotua emanaldia.
Dokumentuaren akzioak