Dokumentuaren akzioak
Oinkari Dantza taldea bihar Tolosako Leidor Antzokian
Hika taldearekin batera 'Itsasoaren emazteak' azken lana aurkeztuko du
Bikote bezala sartu ziren burubelarri Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak euskal dantzak oinkarri hartuta kontatzea helburu duen lan honetan. Proiektuak forma hartu ahala, bidelagun gehiago izan dituzte. Musikari dagokionez, benetan azpimarratzekoa Pello Ramirezen lana. Emanaldia osotasun batean biltzen duen musika espresuki prestatu duelako. Gainera, bera izango da zuzenean izango ditugun musikariak (Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez bera) zuzenduko dituena. Bi aktorek, Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenolak, eramango dute emanaldiaren haria, itsasoaren emazteen paperetik, historia lehen pertsonan kontatuz.
Taula gainean beraz, 55 dantzari, 4 musikari eta 2 aktore, itsasoaren olatuen joan-etorrian, sentimentuekin dantzan. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrerak eskuratzeko bi modu dituzue: www.kutxasarrerak.com webgunea edo Leidor Aretoko Leihatila.
Dokumentuaren akzioak