Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari Basque Dancers, loturak sendotuz

Dokumentuaren akzioak

Oinkari Basque Dancers, loturak sendotuz

Boiseko dantza talde ezagunak hainbat emanaldi eskaini ditu egunotan euskal herrian

Egilea
J.I.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2011/07/08
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Amuma Says No taldeko musikariekin batera, Euskal Herrian zehar bira bat egiten ari dira Oinkariko dantzariak. Mungian, Galdakaon eta Iruñean dantza erakustaldiak eskaini ondoren, Hendaian ariko dira bihar eta Añorgan, etzi.

Oinkarien emakumeen arloko burua Izar Bicandi da. Aita Doneztebekoa du eta amaren aurrekoak, berriz, Izabakoak. Dagoeneko hiru aldiz etorri da dantza egitera Euskal Herrira. Horrelako birak, jakinarazi duenez, Euskal Herriko dantza taldeekin "loturak sendotzeko" baliogarriak dira. Aurten, gainera, Iruñeko Ortzadar dantza taldeko kideak ezagutzeko aukera izan dute.

Euskal Herrian astebete inguru pasako dute, igandera arte, eta ikuskizunen artean duten denbora ahalik eta ongien pasatzen saiatzen ari dira. Sagardotegian afaldu, Lesakako San Ferminak ezagutu, pintxoren bat edo beste dastatu... Izan ere, Bicandik adierazi duen bezala, dantzari gazteek Euskal Herria ezagutzeko aukera paregabea edukiko dute gisa horretara.

donostiarrak eredu Oinkari Basque Dancers orain 50 urte sortu zen, Boiseko gazte talde bati dantzak berreskuratzeko lan egitea bururatu zitzaionean. Donostiako Oinkari taldea hartu zuten eredu eta entseiatzen hasi ziren, Albert Erquiaga eta Diana Urrestiren gidaritzapean. Gaur egun Boiseko Euskal Etxean entseatzen jarrai-tzen dute eta errepertorioa handituz joan dira. Zazpi lurraldetako 40 dantza eskaintzen dituzte.


Dokumentuaren akzioak