Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari Basque Dancers eta Amuna Says No, Euskadin

Dokumentuaren akzioak

Oinkari Basque Dancers eta Amuna Says No, Euskadin

Komunikabidea
eitbkultura
Mota
Albistea
Data
2011/07/05
Lotura
eitbkultura

Boiseko Oinkari Basque Dancers dantza talde ezaguna Euskadin dago. Hamar egunetako bira bat egiten ari da, dantzari gazteei jaioterria erakusteko eta bertako dantzariekin harremanetan jartzeko aukera emateko.

50 urte bete berri dituen dantza taldea triki-pop musika jotzen duen Amuma Says No musika taldearekin batera etorri da (Boisen, Idahon, jaioa hau ere).

Datorren egunetarako agenda honako hau da:

· Uztailak 3 - Galdakaon, 21:00etan, Amuma Says No
· Uztailak 4 - Mungian, 20:00etan, Oinkariak eta Andra Mari Dantza Taldea
· Uztailak 5 - Iruñan, Oinkariak eta Amuma Says No
· Uztailak 6 - Gernikan, Oinkariak
· Uztailak 7 - Lesakako San Ferminetara bisita
· Uztailak 8 - Gasteizen, 20:00etan, Plaza Berrian, Oinkariak eta Amuma
· Uztailak 9 - Hendaian, 18:00etan, Oinkariak eta Amuma
· Uztailak 10 - Añorgan, 19:00etatik aurrera, Oinkariak eta, gauez, Amuma

Urtebete egon dira Boiseko dantzariak Euskadira etortzeko dirua biltzen

, hainbat emanaldi egin behar izan dituzte horretarako. Eusko Jaurlaritzatik ere lagundu die birako gastuak ordaintzen, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzatik eta Kanpo Harremanetako Sailetik, kanpoko euskaldunek egiten duten euskal kulturaren ordezkari puntakoenak gure artean izatearen garrantziaz jabetuta.

Oinkari Basque Dancers blogs, ingles, cabeceraIrudia handitu

Oinkari Basque Dancers. Argazkia: EITB

 

Dokumentuaren akzioak