Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari, Alur eta Udaberri dantza taldeen emanaldi berezia, Info 7 irratiaren alde

Dokumentuaren akzioak

Oinkari, Alur eta Udaberri dantza taldeen emanaldi berezia, Info 7 irratiaren alde

Komunikabidea
Gara
Mota
Albistea
Data
2009/11/16

Aztibegia elkarteak sustatutako egitasmo hori herritarren eta herri sektoreen babesarekin bilakatu da errealitate. Internet bidez zabaltzen du seinalea irratiak, baina Euskal Herriko txoko guztietara FM bidez iristea da haren nahia. Hori errealitate izan dadin, eman beharreko urrats guztiak emango ditu erakundeen aurrean.

«Proiektuak herri oinarria eta borondatezko laguntza ditu benetako zutoin, baina eguneroko jarduna komunikazio arloko profesional talde baten esku dago. Langile talde horren eta irratia egiten borondatez parte hartzen duen laguntzaile sare zabalaren ekinaz osatzen da irratiaren programazioa, Infozazpi entzun eta egin egiten baita», esan zuten antolatzaileek.