Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinarin taldeak gertu dauka Inauteri domekako usadiozko dantza saioa

Dokumentuaren akzioak

Oinarin taldeak gertu dauka Inauteri domekako usadiozko dantza saioa

Sorgin dantzak eta erromerietakoek beteko dituzte kaleak bihar goizean

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2011/03/05
Lotura
Diario Vasco
Hamarretan abiatuko dira Herriko Plazatik bi taldeok, sorgin dan-tzarena eta erromeri dantzena. Ba-tzuek gora egingo dute eta besteek, behera. Auzoz auzo ibiliko dira, ahalik eta leku gehienei bisita eginez.
Eguerdiko hamabi eta erdietan, berriz, Oinarineko gazteenak goizetik kalean dabiltzanekin bilduko dira Herriko Plazan, zortzi dantzako ekitaldia eskaintzeko: arku dantza, Txankarranko, Esku dantza, Zinta dantza, Iribas, Erromeri dantzak, Sorgin dantza eta Txulalai.
Ondoren, ordu bi eta erdietan, bazkaria izango dute Olalde soziedadean sorgin dantzan eta erromeri dantzetan parte hartutako lagunek
Odol emaileek, berriz, bihar goizean egingo dute urteko diru eskea.
Argazki erakusketa
Aurreko asteburuan bezala, 'Toribio Jauregi, pelotazale bat kameraren atzean' argazki erakusketa egongo da zabalik Olaran etxean gaur eta bihar, arratsaldeko 18:30etik ilun-tzeko 20:30era. Antzuolako Altzeta baserrikoa zuen aita Toribio Jauregik eta gure herriarekin lotuta izan zuen. Pilotazale amorratua, frontoietan irudi asko hartu zituen eta haietako 30 daude ikusgai.

Dokumentuaren akzioak