Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinarinek inauteri domekako festari eutsiko dio hilaren 22an

Dokumentuaren akzioak

Oinarinek inauteri domekako festari eutsiko dio hilaren 22an

Egilea
J. Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2009/02/11
Inauteri domekako kalejira goizeko hamarretan hasiko da. Hartzak, tximinoak eta domadoreak ere hartuko dute parte. Herriko plazako dantza saioa, berriz, eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da. Oinarineko neska-mutikoak ere ariko dira ekitaldi horretan.
Dantzan ibilitako lagunek elkarrekin bazkalduko dute eta jaiak arratsaldean segiko du herriko kaleetan.
Bi egun lehenago, egubakoitzean -hilaren 20an- eskolan ospatuko da inauteria. Arratsaldeko lauretan txokolate-jana egingo da neska-mutikoentzat. Hiru ordu laurden geroago, bostak laurden gutxiagotan, Zirika Zirkus pailazo taldeak bere saioa eskainiko du frontoian.

Dokumentuaren akzioak