Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Oinak kantuz' jantzarako diskoa aurkeztu dau Aiko taldeak

Dokumentuaren akzioak

'Oinak kantuz' jantzarako diskoa aurkeztu dau Aiko taldeak

Musikea

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Bizkaie
Mota
Albistea
Data
2012/04/18
Lotura
Bizkaie

Jantza tradizionalari ekarpena egin gura deutso Aiko taldeak, horregaitik Oinak kantuz diskoko 19 piezak estilo tradizionalean idatzi eta interpretau arren, pasodoblea, jotea, jauzia eta txotiekaz batera, boleroak, habanerak eta tangoan be topauko doguz. Tradizinoa oso garaikidea da guretzat. Jantza tradizionalen errepertorioa ugaldu gura dogu, esan dau Sabin Bikandik.

Jenteak jantzan egitea da diskoaren helburu nagusia,jenteak jantzan egitea nahi dogu, nabarmendu dau Aitor Furundarenak.

Oinak kantuz lanaren jentaurreko aurkezpena berezia izango da, plazarik plaza izan barik, mendiz mendi ibiliko gara, gure underground bokazinoagaz segiduteko, Bikandik esan dauenez. Urbian (maiatzak 20), Gorbeian (bagilak 3) eta Urkiolan (bagilak 17) aurkeztu dabe diskoa, eta Durangon, Dantzazale Egunean be izango dira, bagilaren 23an.

Bost urte pasau dira Herri musika ta dantza kaleratu ebenetik, tarte honetan bestelako lanak argitaratu ditue, Kobreik! Bizkaiko gaita-dultzainari eskainitako lan monografikoa, Aurrez aurreClaude Iruretagoyenak zuzendutako Maritzuli konpainiaren izen bereko ikuskizunaren muysikea;Urraska liburu, CD eta DVDa, jauzi tradizional guztiak batzen dituan lana, Renoko Unibersidadeak argitaratua; Fasioren mendea liburu, CD eta DVDa, Bonifazio Arandia Fasio soinujotzailearen jaiotzearen mendeurrena ospatzeko kaleratua; eta, Bikaña, jantzaro musika barria jasoten dauen lana. Horrezaz gan, erromeria ibiltariak eta bestelako ikastaroak be antolatzen ditu Aikok. 


null

 

 
null
 


Dokumentuaren akzioak