Dokumentuaren akzioak
Oinak astintzen jarraitzeko bultzada
Atariko arduradunentzat "paradoxikoa" da Dantzan.com-ek berriki komunikabideen Argia Saria jaso, eta "ezin iraun ahal izatea", are gehiago, dituen diru beharrak "oso txikiak" izanik. "Dantzaren sektoreak bereziki lehendik ere laguntza handirik jasotzen ez zuenez, are larriagoa da etorkizunean datorkiguna", gaineratu dute.
Dantza taldeek garbi dute "ezinbesteko tresna" dela: dokumentaziorako, informazio trukaketarako eta ikerketarako, adibidez. Horregatik jarri dute martxan ataria diruz laguntzeko kanpaina.
Honako kuotak proposatu dituzte:
-Oinarrizko babeslea: 12 euro / urtea
-Norbanako babeslea: 50 euro / urtea
-Talde babeslea (oinarrizkoa): 100 euro / urtea
- Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu dezake.
Dantzan.com babesteko, sartu hemen.
Dokumentuaren akzioak