Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinak Arin dantza taldeak 60 urteen ikusgarria Hazparnen emanen du Azaroaren 26an

Dokumentuaren akzioak

Oinak Arin dantza taldeak 60 urteen ikusgarria Hazparnen emanen du Azaroaren 26an

Komunikabidea
Francebleu
Mota
Albistea
Data
2022/11/21
Lotura
Francebleu

 

Oinak Arin taldea, "Eta Orain Zer" ikusgarrian
Oinak Arin taldea, "Eta Orain Zer" ikusgarrian - Oinak Arin

 

Oinak Arin Beskoitzeko dantza talde ezaguna da : 60 urte hauetan, neska eta mutiko andana bat elkartetik pasatu da, euskal dantzak ikasteko eta festetan aritzeko.
Gaur egun, 50 haur, 30 gazte eta 20 bat heldu taldean dira.
Elkartearen 60 urteen ospatzeko, Oinak Arin-ek oraiko eta lehenago aritu ziren dantzariak gomitatu ditu, ikusgarri berri handi batetan : 150 dantzari eta 11 musikariek "Eta Orain Zer ?" sorkuntzan parte hartzen dute.

 

Oinak Arin taldeak 60 urte ospatu ditu : "Eta Orain Zer" ikusgarrian, 60 urte hoietan taldetik pasatu ziren dantzariak gomitatu dituzte
Oinak Arin taldeak 60 urte ospatu ditu : "Eta Orain Zer" ikusgarrian, 60 urte hoietan taldetik pasatu ziren dantzariak gomitatu dituzte - Oinak Arin

 

"Eta Orain Zer" lehen aldikotz aurkeztu zuten herrian bertan, Beskoitzen, joan den Agorrilaren 20an, eta sekulako arrakasta izan zuten.
Jende batzuek ez zuten ikusi, edo berriz ikusi nahi baitzuten, beste data bat Oinak Arin taldeari galdetu zioten : beste emanaldia antolatua da .
Hitzordua Hazparneko Mendeala gelan, Azaroaren 26an, gaueko 8,30etan.

Txartelak salgai :

  • Hazparneko Lurra Bio dendan
  • Beskoitzen, Maison de la Presse prentsa saltegian

 

Oinak Arin Hazparnen
Oinak Arin Hazparnen - Oinak Arin

 

Dokumentuaren akzioak