Dokumentuaren akzioak
Oin Arinek hainbat ekitaldi nahi ditu antolatu bere 50. urteurrena ospatzeko
Datorren urtean Oin Arin Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu eta, urteurren borobil hau dela eta, herri mailako ekitaldi desberdinak antolatu nahi ditu dantza talde lazkaotarrak urtean zehar.
Dantzari, elkarte edo gainontzeko herritarren laguntza ere beharko dute horretarako, beraz, ospakizunetan parte hartzeko eta esku bat botatzeko prest dauden guztiei gaur bertan ospatuko den bilerara dei egin nahi die elkarteak. Urte guzti hauetan dantza taldearekin harremana izan duen jendea bildu nahi dute. Batzuk antolaketarako, dantzari izandakoak egun batean dantza egiteko, argazki edota bideoak lortzeko...
Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Lazkaoko Udalean.
Bertan bilduko dira Oin Arin Dantza Taldeko kideak hurbildu nahi duen edonorekin.
Dokumentuaren akzioak