Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oin arin dantza taldearen emanaldia gaur, Arerian

Dokumentuaren akzioak

Oin arin dantza taldearen emanaldia gaur, Arerian

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Lazkaoko Oin Arin dantza taldea osatzen duten dantzariek, egindako lan guztiaren emaitza ikusteko aukera eskainiko die lazkaotarrei emanaldi baten bitartez. Areria kultur gunean izango da saioa, betiko moduan, baina beste urte batzuetan izan dituzten aforo arazoak ekiditeko eta inor saioa ikusi gabe gelditu ez dadin, bi emanaldi eskainiko dituzte oraingoan; bi ikuskizun berdin, dantzari guztien partaidetzarekin biak. Lehena gaur bertan izango da, arratsaldeko seiretan, eta bigarrena datorren ostiralean, otsailak 27, ordu berdinean.
Egilea
DV
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2015/02/20
Lotura
Diario Vasco

Orain dela hiru urte plazako zuhaitzak zenbait pasadizo kontatu zizkien ikusleei dantza taldeak prestatutako saioan, orain bi, bere sustraiei jarraituz Euskal Herrira heldu zen mutil irlandarra izan zen protagonista eta iaz, telesail baten egitura izan zuen emanaldiak telebistako saio batean parte hartu zutelarik dantzariek, zuten hoberena jendeari eskainiaz. Aurtengoan ere, gai bat aukeratu eta honen inguruan eraikitako ikuskizuna prestatu dute Oin Arinekoek baina, beste urteetan ez bezala, sorpresa bat izango da ikusleentzat.

Dantzariei dagokienean, Oin Arineko talde desberdinak izango dira saioan parte hartuko dutenak, bost urtetik hirurogei urte bitarteko kideek osatuak, protagonista bakarrak hauek izango ez diren arren. Dantza taldeko txistulariek ere lagunduko dute gaurko ikuskizunean, eta baita Ataungo txalapartariek ere. Guztira 200 bat pertsona inguru, Oin Arinek duen aberastasunaren islada, izan ere, 180 haur ingururekin, Gipuzkoako dantza talde handienetako bat baita Lazkaokoa.

Sarrerak

Partaide bakoitzari sarrera pare bat eman dizkio dantza taldeak, berak nahi duen pertsona emanaldia ikustera gonbidatu dezan, baina guraso eta udal ordezkariez gain norbaitek Areriara sartu nahiko balu, jakin 17:30etan irekiko dela leihatila, saio bakoitzaren aurretik, berrogei bat sarrera banatzeko -pertsona bakoitzeko bi gehienez eta iriste ordenaren arabera-. 

Dokumentuaren akzioak