Oin Arin dantza taldeak 60. urteurrena ospatuko du gaur

Emanaldi berezia egingo dute Lazkaoko plazan, 19:00etan. Herriko beste eragile batzuk ere parte hartuko dute. Oin Arineko historian juntakide izan direnak gobidatu dituzte emanaldira.
Egilea
Manex Usarralde Garmendia
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Lazkao
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko Hitza

 

Lazkaoko Dantzari Txiki eguna ekainean.Lide Egizala
 

Oin Arin dantza taldeak 60. urteurreneko emanaldi berezia eskainiko du Lazkaoko plazan, gaur, 19:00etan. Herriko beste eragile batzuk ere parte hartuko dute.

Dantza taldekoek urte mugitua daramate 2026a urteurren eta data bereziz betea. Lazkaoko eragile hauek urteurren ekitaldira batu dira: Lazkaoko ikastola, Lazkaoko erraldoi eta buruhandiak, Goierriko Bertsozale Elkartea, Jotake Lazkaun, Lazkao Txiki Musika Eskola, Lazkaoko Musika Banda eta Lazkaoko Udala.

Emanaldia herriko ohiturei «oso lotuta» joango dela aurreratu du Leire Dorronsoro Oin Arin dantza taldeko kideak. «240 dantzari inguruk» parte hartuko dute eta «41 musikarik». Musikarien artean «dantza taldeko txistulariak, musika eskolakoak eta Lazkaoko Bandakoak» izango direla esan du dantza taldeko kideak.

Dantzari eta musikariez gain, emanaldian «joaldunak, erraldoiak eta bertso-eskolako haurrek» ere parte hartuko dute. Gainera, «pantaila handi bat» jarriko dute emanaldian bideo eta irudiak proiektatzeko.

Ikastolaren aldekoa

Dantza taldearen 60. urteurren emanaldia Lazkaoko ikastolaren aldeko jaia izango dela azaldu du dantza taldeak. Dorronsorok dio Arerian egiten dituzten emanaldietan «poltsa» pasatzen dutela: «Gaur lortzen dugun guztia Kilometroak antolatzera bideratuko dugu».

Gonbidatu bereziak

Ikusleen artean 70 aulki inguru gorde dituzte: «Oin Arinen historian juntan ibili direnak gonbidatu ditugu emanaldia ikustera».