Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oilasko biltzaileen giro ona Zizurkilen zabaldu zen

Dokumentuaren akzioak

Oilasko biltzaileen giro ona Zizurkilen zabaldu zen

Goiz osoa, erronda egiten eman eta gero, plazara hurbildu ziren eta dantzan aritu ziren gogotik zizurkildarrak

Eguraldi ona lagun zutelarik, oilasko biltzaleak goizean goiz ekin zioten jaietako errondari. Goiza etxez etxe pasa eta gero giro ezin hobean, eguerdi partean hurbildu ziren Zizurkil goiko plazara eta euren umore ona zabaldu zuten bertan zeuden herritarren artean ere.
Egilea
E. Arraiago
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zizurkil
Mota
Albistea
Data
2015/08/14
Lotura
Diario Vasco

Euren dantzak eskaini aurretik, jaiei hasiera emateko suziria piztu zuten 'Malli' zenaren senideek. Orduan etxefuegoa lehertu zen unean, oilasko biltzaileen dantzaldia hasi zen.

Aurtengoan, soka dantzan aipagarriak izan ziren Alaitz Ormazabali eskainitako agurra. Janirek eskaini zion urteetan bera ere parte hartu zuela bilketan eta beste hainbat pasa dituelako dantzak erakusten herrian zizurkildarrak. Gero, Anda-tzek amona Pepita Ipintzari eskaini zion eta hunkigarria izan zen une hori ere.

Arratsaldean, Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaietan izan zen eta iluntze partean, herri afaria plazan. Ondoren, Zesuma taldearekin dantzaldia egon zen goizaldera arte.

Umeen txanda gaurkoan

Zizurkil goran atzotik hasita ospatuko dira Ama Birjin jaiak igandera bitartean. Gaur esaterako, egun berezia izango da umeentzat. Eguneko egitarauan primeran pasatzeko hitzordu ugari dituzte eta seguruna ez dutela perezarik izango plazara hurbiltzeko.

Esaterako, eguerdiko 12:00etan, krosa antolatu dute udaletxe ondoko belardian. Ondoren, buruhandiak aterako dira eta jolasak izango dituzte plaza inguruan.

Gero, indarrak berreskuratzkeo bazkaria herriko umeentzat antoaltu da. Arratsaldean, puzgarriak, kart pista eta jolasak izango dituzte.

Arratsaldeko 16:00etan, XXVI. Mus txapelketa jokatuko da eta 22:00etan, Zimiterioko XIII. Pilota txapelketa 'Malli memoriala' jokatuko da. Gau erdian Pettiren kontzertua iragarrita dago eta ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea plazan arituko da. 

Dokumentuaren akzioak