Dokumentuaren akzioak
Oilasko biltzaileekin hasi dituzte Añorgako jaiak
Añorgako festak lehertu dira eta urteroko legez, oilasko biltzaileak izan dira iragarpenaren arduradunak. Baserriz baserri, festa giroa barreiatu dute eskusoinu eta panderoaren erritmopean. Fandango eta arin arina dantzatzen aritu dira lehen ordutik; batzuk arin, besteak gogotsu.
Goizeko zortzietan abiatu dira Jolas Etxeatik euripean, baina 40 kidez osatutako taldeak animoz hartu ditu lehen maldak. Jana eta edana ere ez dira faltatu baserrietako ibilbidean, eta bi geldialdi nagusi izan dituzte: lehena, 10:15 aldera, Lukainkategi jatetxean; bigarrena, berriz, Errekalde elkartean, eguerdia pasatxo. Sagardoaz gain, tortilla, txorizo pintxo, eta bizkotxo andana eskaini zaizkie geldiuneetan.
Sabelak bete-bete iritsi dira berriz ere Jolas Etxera, eta hatsa hartzeko geldiunerik gabe, jarraitu dute festa. Ordu bietan, kuadrila bazkariarekin hasi dira, eta arratsaldearen ostera, musika izango dute lagun, añorgatarrek sortu berri duten Zemento elektrotxaranga izango baitute, 19.00etatik aurrera.
Jarraian dituzue irudi guztiak:
Dokumentuaren akzioak