Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oihaneder balfolk-a eta euskal dantzen ikastaroa antolatu du

Dokumentuaren akzioak

Oihaneder balfolk-a eta euskal dantzen ikastaroa antolatu du

Ostiralero egingo den ekimena gaur bertan hasiko da

Egilea
Sergio Eguia
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Araba
Mota
Albistea
Data
2015/10/09
Lotura
El Correo

Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izenpean, Oihaneder Euskararen Etxea dantza eta musika ziklo berria aurkeztera dator. Hilean behin, gaur hasita, Europako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskainiko dizkigu zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurka, arin-arina, bourrée… Balfolk eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea.

Ander Zabaleta gasteiztar musikari gazteak gidatuta, bertako eta kanpoko doinuak eta dantzak hurbilduko dizkigu zikloak. Saio bakoitza bi partetan antolatuko da. Hasieran Balfolk ikastaroa eskainiko da. Bertan hilero Europako dantza bat irakatsiko da. Ostean dantzaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskal dantzak ere dantzatuko dira.

Ilunabarrean dantzan gaur abiatuko da eta ostiralero egingo da. Zikloan zehar landuko dena aurkeztu ostean, Scottish (Bavaria – Alemania) ikastaroa egingo da. Azaroaren 13an Mazurka (Mazovia – Polonia) ikastaroa egingo da eta abenduaren 11n Bourrée (Auvergne – Frantzia) lantegia.

Dokumentuaren akzioak