Dokumentuaren akzioak
Oihalak, sentitzeko, ukitzeko eta dantzatzeko
Dantzaria oihaletan galtzen da, eta berriz topatzen du bere burua. Neige Salinas dantzaria da ikuskizunaren protagonista bakarra. Haren gorputzaren dantzakide bihurtzen dira oihalak. Dantzakide zein eraikuntza material, oihal horiekin mundo berriak altxatzen baititu Salinasek. Jantzien inguruko gogoeta ere bada Chiffonnade hau. Dantzariak janzten eta eranzten ditu oihalak; bere burua mozorrotu ondoren erakutsi egiten du, jantziak eratzen baitu besteen aurrean aurkezteko sortzen dugun irudia. Michele Dhalluk sortu du koreografia, eta Anne Rabaronek egin ditu soinekoak.
Dantza. 'Chiffonnade', Carré Blanc konpainiaren eskutik. Lekua: Colisee, Miarritze, Lapurdi. Noiz: Larunbatean, 17:00etan.
Dokumentuaren akzioak