Dokumentuaren akzioak
Oier Araolazari
Gutunak
Hala ere, gauzatxo bat zuzendu nahi dizut: Kulturaren Euskal Planean parte hartu dugu, Eusko Jaurlaritzak gomitatuz, Dantza lan taldean. Beraz, Euskal Baletaren proposamena ezagutu eta landu dugu han ziren beste kideekin.
Duela hiru urte, gure lana hasi gara garatzen, hemen Hegoaldean, eta, iduriz, gero eta gehiago gure proposamena aginte publiko edo antolatzaile pribatuek kontuan hartzen dute.
Hala ere, zurea bezalako iritziek plazer egiten digute, iduriz bide onean garela erakusten dutelakotz.
Berriz ere, milesker gure lana kontuan hartzeagatik, eta agian beste aldi bat arte.
Filgi Claverie
Ballet Biarritzeko kudeatzailea
Dokumentuaren akzioak