Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oholtzan zorionduko dute Bejart

Dokumentuaren akzioak

Oholtzan zorionduko dute Bejart

Haren koreografietan oinarritutako bi ikuskizun emango dituzte Parisen, 80 urte bete dituela gogoratuz

Komunikabidea
Berria
Tokia
Paris
Mota
Albistea
Data
2007/02/06

Parisen eman ondoren, Grenoblen izango da L'amour, la danse ikusteko aukera, martxoaren 22an eta 24an. Amor 4 x Vingt, berriz, Marseillan emango dute, ekainaren 29 eta 30ean. Hiri horretan jaio zen Bejart, 1927ko urtarrilaren 1ean.

Bejarten konpainiak egingo ditu emanaldi guztiak. 1954an sortu zuen Bejartek konpainia hori, Ballets de l'Etoile izenarekin; 1957ean, Ballet-Theatre de Paris izena hartu zuen; 1960an, Ballet du XXe siecle ; 1987az geroztik Ballet Bejart Lausanne du izen ofiziala. Gaur egun 30 dantzarik osatzen dute konpainia.

AITZINDARI ETA HEZITZAILE. Dantzari garaikideen hezkuntzan eta prestakuntzan lan handia egin du Bejartek -batez ere, 1970ean Bruselan sortu zuen Mudra eskolan, baina baita geroago Lausanako Rudra eskolan ere-, eta aitzindaria izan da hala Frantzia nola Belgikako dantza garaikidearen esparruan, nahiz eta aditu batzuek klasikoegitzat daukaten.

Musikari estu lotutako koreografiak jorratu izan ditu, eta dantza garaikidea publiko zabal bati helarazten ahalegindu da bere lanekin, nahiz eta horregatik batzuen aldetik kritika zorrotzak jaso behar izan.

Dokumentuaren akzioak