Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Oholtzakoak ez du balio kalean ez bada existitizen»

Dokumentuaren akzioak

«Oholtzakoak ez du balio kalean ez bada existitizen»

Bilaka Kolektiboaren helburuetako bat «koreografiatutako dantza desakralizatzea da». Martin Harriague koreografo garaikidearekin sortu dute euren azken lana, 'Gernika' eta Xabier Etcheberry musikariak lana aurkeztu digu.
Komunikabidea
Naiz Irratia
Mota
Albistea
Data
2022/10/20
Lotura
Naiz Irratia

     «Oholtzakoak ez du balio kalean ez bada existitizen»

Bilaka Kolektiboaren helburuetako bat «koreografiatutako dantza desakralizatzea da». Martin Harriague koreografo garaikidearekin sortu dute euren azken lana, 'Gernika' eta Xabier Etcheberry musikariak lana aurkeztu digu. 

Audio_placeholder

«Oholtzakoak ez du balio kalean ez bada existitizen»

Bilaka Kolektiboa © Thierry Loustauneau
Bilaka Kolektiboa © Thierry Loustauneau

[AUDIOA]

Dantzari eta musikariz osatutako Bilaka kolektiboko kide da Xabi Etcheberry. Bost-sei urterekin astronauta izan nahi bazuen ere, orain «espazioak beldurtu egiten nau» dio. Txikitan euskal dantzan aritu zen, baina «dantzari kaskarra nintzen eta arrabitariak falta zirenez, horrela hurbildu nintzen musikara eta hor jarraitzen dut».

Baionan egoitza duen kolektiboa bost dantzari profesional eta hiru musikarik osatzen dute, eta hori zen taldea sortzearen arrazoietako bat, «dantzari taldea egonkortzea».  

Egitasmoaren baitan bi ardatz dituztela dio, «lehen ardatzean, idazkera berriko sorkuntzak egin nahi ditugu eta bigarren ardatza, berriz, koreografiatutako dantza desakralizatzea da». Izan ere, hori dute taldearen xede, «dantzaldien bidez jendea dantzaraztea, dantzaldi herrikoiak egitea». Azken batean, «oholtzak ez du balio kalean ez bada existitizen».

Martin Harriague koreografo garaikidearekin sortu dute euren azken lana, 'Gernika'. Ez zuten «azaleko zerbait sortu nahi» eta esperantzaz amaitu nahi zuten, zirkuluak gizartea elkartzeko duen garrantzia ere azaleratuz. Ez zuten bonbardaketari buruz bakarrik aritu nahi, «Gernikaren inguruan egon diren beste mugimendu batzuei buruz ere hitz egin nahi genuen. Bigarren mundu gerra bukaeran, esaterako, Naziak kanporatzen lagundu zuten gernikar askok». 

Lan hau burutu ahal izateko, oso dokumentazio lan handia egin dute, eta horretarako Gernikako Lobak taldearekin harremanetan egon dira. Sorkuntza prozesuaz aritu gara Xabier Etcheberryrekin Bigarren Kafean. 

Dokumentuaren akzioak