Dokumentuaren akzioak
Ohitura zaharra bete zuten talai dantzariak
Amezketako talai dantzariak udaletxe azpian elkartu ziren aurtengoan ere inauteriak hasteko.
Gosaria egin ondoren, Zubillaga auzoan, Ugarten eta Amezketako herri gunean ibili ziren igandean. Atzo berriz, Bedaio eta Amezketan gelditzen ziren baserrietara jo zuten. Ohitura zaharra eutsiz, zortzi lagunez osaturiko taldea dantzan aritu zen trikitilariak lagun zutelarik. Talai dantzariek mahoizko galtzak, alkandora zuria, gerriko eta txapela beltzak, abarkak eta lepoko koloretsua daramate soinean. Taldearekin batera eskerako poltsa eramaten dute. Dantza egiteaz gain, bapo gosaltzen dute indarrak hartzeko.
Dokumentuaren akzioak