Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ohiko Corpus Egunik ez da ospatuko domekan

Dokumentuaren akzioak

Ohiko Corpus Egunik ez da ospatuko domekan

Aurten ez da Corpus Egunik ospatuko herrian; baina domeka eguerdian meza egingo dute, eta dantzariek elizan egingo dute dantza. Jarraian, Musika Bandak kontzertua eskainiko du Lazarragan. Ostalarientzat lan handiko eguna izango da domekakoa.
Egilea
Maialen Santos
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2020/06/12
Lotura
Goiena

https://goiena.tok-md.com/argazkiak/Bsd/cache/IMG_1135_6_tokikom_700x700.jpeg

Koronabirusaren krisiaren ondorioz aurten ez da Corpus Christi Egunik ospatuko Oñatin; ez, behintzat, ohiko moduan. Prozesiorik ez dute egingo, baina elizkizun nagusia mantendu egingo dute. Aurten, baina, 12:00etan izango da meza nagusia, San Migel parrokian –normalean, 11:00etan izaten da–. Dantzariek, ohiko moduan, dantza egingo dute mezetan, Aita Madina taldeko txistulariez lagunduta. Corpusetako figura nagusiak, San Migelek, ez du parte hartuko aurtengo ospakizunean; herrian dauden hamabost santuetatik bi soilik izango baitira elizan: Mikel Aozaraza oñatiarra eta Errosarioko Ama.

Mezaren ostean, Musika Bandak kontzertua eskainiko du Lazarraga lorategian, 13:00etan. Bandako arduradunetako batek, Iñigo Ugartek, GOIENAri azaldu dionez, "ezohiko" kontzertua izango da: "Corpus egunean udaletxe azpian jotzen dugu: aurten, Lazarragan izango gara". Gaineratu du guztira lau pieza joko dituztela: Euskeria, Barberillo de Lavapiés, American Graffiti eta egun horretako propioa den Corpus Eguneko Zortzikoa. Azken hau txistulariekin batera joko dute, gainera. Euria egingo balu, kontzertua "bertan behera" geratuko litzateke, baina, kasu horretan, plazako arkupeetan joko lukete piezaren bat: "Ez, ordea, kontzertu osoa".

Horren aurretik kalejira ere egingo dutela azaldu du Ugartek, 10:30ean plazatik hasita. "Lauko ilaretan beharrean, hiruko ilaretan joango gara; segurtasun neurriak errespetatze aldera", zehaztu du. Entseguei buruz galdetuta, asteon egin dituzte bi saio, biak ere elizan: "Entsegu lokalean ez dugu distantziak mantentzeko adina leku". Sarrerak, agortuta Elizkizunerako eta Musika Bandaren kontzerturako ere edukiera mugatu egin du Udalak. Elizan 400 pertsona egon ahalko dira, gehienera jota –eta horietako 100 izango dira kofradiakideak, dantzariak, koruko kideak...–. Lazarragan, bestalde, 250 pertsona sartu ahal izango dira, eta denek "eserita" egon beharko dutela azaldu du Iñaki Olalde Kultura zinegotziak. Mezarako zein kontzerturako edukiera kontrolatzeko sarrerak jarri dituzte eskuragarri asteon, dohainik. Txokolateixan ilarak sortu ziren martitzen goizean horiek lortzeko, eta arratsalderako agortu egin ziren batzuk zein besteak. Oñati.eus webgunean jarritako sarrerarik ere ez da geratzen.

Musika Banda, asteon parrokian egin duten entseguetako batean, Corpus Eguneko piezak entseatzen. (Argazkia: Iñigo Ugarte)

Sarrerak, agortuta

Elizkizunerako eta Musika Bandaren kontzerturako ere edukiera mugatu egin du Udalak. Elizan 400 pertsona egon ahalko dira, gehienera jota –eta horietako 100 izango dira kofradiakideak, dantzariak, koruko kideak...–. Lazarragan, bestalde, 250 pertsona sartu ahal izango dira, eta denek "eserita" egon beharko dutela azaldu du Iñaki Olalde Kultura zinegotziak. Mezarako zein kontzerturako edukiera kontrolatzeko sarrerak jarri dituzte eskuragarri asteon, dohainik. Txokolateixan ilarak sortu ziren martitzen goizean horiek lortzeko, eta arratsalderako agortu egin ziren batzuk zein besteak. Www.oñati.eus webgunean jarritako sarrerarik ere ez da geratzen.

Goiena telebistan, zuzenean

Ospakizunaren harira, corpusen gaineko Hemen Debagoiena saio berezia eskainiko du Goiena telebistak gaur, egubakoitza, 18:00etan –20:00etan eta 22:00etan errepikatu egingo da–. Santa Ana aretotik zuzenean izango da Txomin Madina aurkezlea, gonbidatu ezberdinekin. Elkarrizketak eta erreportajeak ere eskainiko dituzte, baita 1991. urteko Corpus Eguneko irudiak ere. Goiena.eus webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango da saio berezia.

Horretaz gain, Corpus Eguneko meza nagusia ere zuzenean eskainiko du Goiena telebistak, domekan, 12:00etan. Errepikapenak 18:00etan eta 22:00etan eskainiko dituzte. Meza Goiena.eus bidez jarraitu ahal izango da.

XV. mendea ezkero, tradizio

Corpus Christi Egunik ospatuko ez den lehen urtea izango da honako hau. Aipatzekoa da Corpus Eguna atzo, eguena, izan zela berez, baina azken hamarkadetan domekan egiten dira horren bueltako ospakizunak. Eguenean bertan ere egin ohi dute meza berezia, baina aurten ez dute horrelakorik egin.

Prozesioa domekan baina ezohiko eran egin zuten bi data ere badira: 1972. eta 1997. urteetan elizatik ezin izan zen irten prozesioa, eta barruan egin behar izan zuten; euria ari zuelako. Jerardo Elortza historialariak GOIENAri azaldu dionez, Corpus Eguna "aspalditik" ospatzen da Oñatin: "Badago 1470. urteko dokumentu bat, zeinetan Corpus Eguna aipatzen den". Azaldu du ziur aski XIII. mendean ere ospatuko zela egun hori, nolabait. Hala ere, kofradia sortu zenean hartu zuen "indarra", 1550. urtearen inguruan. Hain justu, Erroman zegoen La Minerva kofradiatik sortu zen gerora Oñatikoa. Mende batzuk geroago, 1960ko hamarkadan, "galtzeko arriskuan" egon zen prozesioa: alde batetik, santuak eramateko "andari falta" egon zelako; eta bestetik, Eliza barruan "krisia" egon zelako. Elortzak azaldu du trantsizio denborara arte "larri" egon zela prozesioa; izan ere, 70eko hamarkadan, horren kontrako "mugimendu txiki batzuk" sortu ziren. 80ko hamarkadatik aurrera, baina, jende gaztea hasi zen Corpusen gaineko antolaketa lanetan, eta, beraz, indarra hartuz joan zen berriro.

Era berean, asko dira herritik kanpo bizi eta corpusetan etxera itzultzen direnak. Imanol Galdosen kasua da hori. 25 urte daramatza Donostian bizitzen, eta corpusetan "urtero" herrira itzultzen dela aitortu du: "Asteburu osoa egiten dugu Oñatin emazteak, seme-alabek eta laurok". Prozesioa ikusi eta senideekin bazkaltzeko ohitura dute galdostarrek, eta dio urteren batean "kale" egin badu ere ez duela horren oroitzapenik. Bestalde, azaldu du emazteak ere "oso gustuko" dituela Oñatiko Corpus jaiak, eta berarentzat ere urteroko "hitzordu berezia" direla. Hala ere, "osasun krisia eta kontu pertsonalak medio", Galdos eta familia aurten ez dira corpusetan herrira itzuliko.

Dokumentuaren akzioak