Dokumentuaren akzioak
Oberena Dantza Taldearen 'Lizarraren doinua' ikuskizuna gaur Beran
Gure Txokoa Dantza Taldeak Oberena Dantza Taldearen 'Lizarren doinua' ikuskizuna ekartzen du gaur Berara. 'Lizarraren doinua' dantza, antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen dira Obenerako dantzari ttikien egin duten proiektu handienetarikoan. Taldeko dantzariez gain, Oberenako fanfarreak, Arrosadiako txalapartariak, gaiteroak eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsa ere taula gainean izanen dira. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen dira obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Emanaldia ikusteko 12 urte artekoek 3 euro ordaindu beharko diztuzte eta 12 urtetik goitikoek 15 euro. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, baina ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte.
Historio hau hagitz polita eta interesgarraia da: buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan. Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.
Dokumentuaren akzioak