Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nuria y Raquel dantza estudioko ikasleek Euskalduna Jauregia hartu zuten

Dokumentuaren akzioak

Nuria y Raquel dantza estudioko ikasleek Euskalduna Jauregia hartu zuten

Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Tokia
Laudio
Mota
Albistea
Data
2021/06/21
Lotura
Aiaraldea Gaur

Nuria y Raquel dantza estudioak ikasturte amaierako erakustaldia antolatu zuen Euskalduna Jauregian larunbatean. Iaz pandemiaren eraginez ezin izan zioten hitzorduari eutsi, baina aurten segurtasun eta prebentzio neurri ugarirekin gauzatu zuten.

Bi emanaldi izan ziren eta 170 dantzarik baino gehiagok hartu zuten parte, adin ugarikoak; batzuk 3 urte zituzten eta, aldiz, beste batzuk helduak ziren. Dantza klasikoa, neoklasikoa eta modernoa landu zituzten.

Antolatzaileek oso pozik daudela ziurtatu dute. Izan ere, nahiz eta pandemiaren kontrako neurriek ahalegin handia eskatu dieten, emaitzak oso onak izan dira: "ikasleek egiten dutena erakutsi behar dute eta helburua bete dugu".

Argazkiak: Nuria y Raquel dantza estudioa

 

 

Dokumentuaren akzioak