Dokumentuaren akzioak
"Nundik Nora?" koreografia, Errenterian
Maskaraden dantza ohiturak nolakoak diren, noiztik ditugun eta zer mezu izkutua gordetzen duten azalduko dituzte Jon Iruretagoyenak eta Maritzuli Konpainiak. “Historiako liburu bat bezala irekitzen den ikusgarria. Istorio bat bezala irakurtzen den ikusgarria”.
Maritzuli taldeak euskal dantza tradizionalen zabalkundean jardun du batik bat. Euskal dantzen aberastasunaren inguruko ikerketak egin ditu, ikasitakoa jendeari zabaldu du, eta dantzari gazteei dantza tradizionalen munduan murgiltzeko gakoak zeintzuk diren transmititu die beti.
Kolektibo honek obra asko sortu ditu eta han-hemenka eman ditu, hala nola, Ixtorio Mixtorio, Ingura Mingura, La Pamperruque, Azpitik gainera, Aurrez aurre, …
Dokumentuaren akzioak