Dokumentuaren akzioak
Nueva Zelanda eta Armeniako dantzak ikusteko aukera izango da gaur Azkoitian
Nueva Zelanda eta Armeniako dantzak ikusteko aukera izango da gaur Azkoitian
Ekitaldia 21.00etan hasiko da eta lehenbiziko ikuskizuna Nueva Zelandako Whitireia taldearen eskutik iritsiko da eta bertan, euren herrialdeko kultura ezagutaraztera emango dutela aurreratu dute arduradunek.
Ondoren, berriz, Armeniako Nairi taldearen txanda izango da. Eskainiko duten emanaldian, dan-tza folklorikoez gain, duduka, zurna, kanoia edota eskosoinua instrumetuen musika zuzenean en-tzun ahal izango da.
Azkenik, Sahatsa herriko taldeak taularatuko du bere ikuskizuna. Juan Luis Lizabe taldeko zuzendariak adierazi zuenez, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzak eskainiko dituzte.Dokumentuaren akzioak