Dokumentuaren akzioak
Notak mugimenduan
XVII. mendean, Frantziako Luis XIV erregeak Musika et Dantza Akademia sortu zuen Versaillesen. 2013ko ekainean, leku berean, Biarritzeko Malandain Ballet konpainiak bere azken koreografia eskaini zuen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikaz lagunduta. Euskal Herriko bi lurralde, bi hiri eta bi diziplina artistikok elkarrekin sortu zuten proiektu kulturala izan zen: Serguei Prokofieven Errauskine ikuskizuna.
Notak Mugimenduan dokumentalak obra berri honen prestakuntza lan osoa erakusten digu: ideia sortzen den unean hasi eta Versaillesko emanaldiarekin amaitzen den arte. Denboran zehar egindako bidaia honetan, sortze prozesua eta bi konpainietan lan egiten duten dantzari eta musikarien egun eguneko lana ezagutuko dituzte.
Dokumentuaren akzioak