Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nortasun nazionalaren dantza

Dokumentuaren akzioak

Nortasun nazionalaren dantza

N.A.N. koreografia estreinatuko du Asier Zabaleta sortzaileak gaur Donostian, Iñar Sastre pianistarekin

Nortasun Agiri Nazionala N. A. N. du izenburu Ertz konpainiako Asier Zabaleta (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1972) dantzari eta koreografoaren azken lanak. Gaur estreinatuko du nortasunaren eta naziotasunaren inguruko hausnerketa, Iñar Sastre piano jotzailearen zuzeneko musikarekin.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2013/03/19
Lotura
Berria

«Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN». Horrela aurkeztu du Ertz konpainiak lana. Herria ez du soilik lurralde ikuspegi gisa ulertzen Zabaletak, baizik eta kultura eta ikurrak partekatzen dituen gizatalde gisa. Lan honetan, herria, nazioa edo aberria kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena egiten du Zabaletak, dantzaren bitartez. Gatazka politikoaren inguruan lan egin du Zabaletak lehen ere. Iaz, gatazkan bizitza galdu duten guztiei «ohore» egin nahi izan zien Joan zaretenei adio lanarekin. Aurreskuan oinarritu zuen pieza hura, eta Sastre bera izan zuen laguntzaile musikan.

Oraingoan ere, Zabaletak berak zuzendu du lana, eta berak dantzatuko du. Sastreren musikaz gain, Iker Urtegaren bideoa izango du dantzarako lagun. Zabaletak berak idatzitako testuak eta Xavier Leterenak zein J. A. Irigarairenak izango ditu oinarri. Pello Artolak diseinatu du eszenografia, eta Eugenio Paccelli Hortak egin ditu marrazkiak.

DANTZA

Noiz. Gaur, 13:30ean.

Non. Gazteszenan, Egiako kultur etxean (Donostia).

Euskal Herriko gatazka politikoa landu du berriz Asier Zabaletak. / GORKA BRAVO

Dokumentuaren akzioak