Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nora Davila eta Jurgi Errandonea, aurresku txapelketako lehen saioko irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Nora Davila eta Jurgi Errandonea, aurresku txapelketako lehen saioko irabazleak

Legazpin abiatu zen larunbatean gazteen gipuzkoar erako aurresku txapelketa, B eta D saileko dantzarientzat. Legazpiarrak ere oso ondo aritu ziren, batez ere Jon Alberdi eta June Osinalde, bigarren eta hirugarren sailkatu zirelako B sailean.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2024/01/17
Lotura
Goierriko Hitza

Jurgi Errandonea eta Nora Davila. ARGAZKIA: Sustraiak dantza taldea

Zizurkilgo Nora Davila eta Andoaingo Jurgi Errandonea dira larunbatean Legazpin abiatu zen aurresku txapelketako lehen saioko irabazleak. Gipuzkoar erako aurresku txapelketaren seigarren edizioa da hau, gazteen mailakoa, eta Legazpin hasita, maiatzera arte luzatuko da. Ligaxka eran jokatuko da, dantzarien adinaren arabera hiru sailetan banatuta: A saila (7-10 urte); B saila (11-14 urte) eta D saila (15-16 urte).

Legazpiko saioa txapelketako B eta D saileko lehen kanporaketak zen, eta Latxartegi aretoan jokatu zen, Sustraiak dantza taldeak udalarekin elkarlanean antolatuta. 28 dantzarik parte hartu zuten,  eta Goiz Deia txistulari bandak jarri zuen musika.

Davilak B sailean irabazi zuen, eta hurrengo bi sailkatuak Legazpiko Jon Alberdi eta June Osinalde izan ziren; Alberdik, gainera, lehen legazpiarraren saria jaso zuen. Errandonea andoaindarrak D sailean irabazi zuen, eta Pasaiako Danel Castillo izan zen bigarrena eta Lezoko Enara Artola hirugarrena; lehen legazpiarrarentzako saria Eider Carballok jaso zuen. Bi sailetako irakaslearentzako saria Amaia Aizpuruarentzat izan zen

Legazpiar gehiago ere ari da parte hartzen txapelketa honetan: B sailean Araitz Berasategi eta Nora Escudero, eta D sailean Irune Azpeitia eta Maria Sanchez.

Antolatzaileek adierazi dutenez, legazpiar guztiak “bikain aritu ziren, urtea indar handiz hasi dute”.

Legazpiko dantzari guztiak, irakasleez inguratuta. ARGAZKIA: Sustraiak dantza taldea.

Dokumentuaren akzioak