Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Non zer

Dokumentuaren akzioak

Non zer

.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2013/07/04
Lotura
Berria

Gaur

Mundaka. Nagusien eguna. Herriko nagusien bazkaria izango da kasinoan, 14:00etan, Duo Marfil taldeak alaituz. Arratsaldean, haurrentzako playback txapelketa izango da. 22:00etan, berriz, nagusien playback txapelketa, Gaztezar dantza taldearen laguntzarekin.

Pasai Antxo. Txupinazoa Zumardian, suziriak eta kanpai iraulketa, 20:00etan. San Fermin futbito txapelketako finalak Usozen, 20:45ean. Karaokea Biteri plazan, 21:30ean. Dantzaldia Ingo Al Deu taldearekin azokan, 00:00etan hasi eta 04:00etara bitartean.

Zaldibar. Donien Atxa ipiniko dute, 18:30ean. Ondoren, txapligua botako dute udaletxetik txosna guneko kideek. Triki bertsopoteoa egingo dute 20:00etan, txosnetatik abiatuta. 22:30ean, dantzaldia hasiko da.

Bihar

Aiherra. Sandball lehiaketa eta Beach-cocktails gaualdia Denen etxean, 19:00etan.

Zaldibar. Jinkana gaztelekukoen eskutik, txosnagunean, 17:00etan. Ezinean eta Eutsi taldearen kontzertua, txosnagunean, 23:00etan.

Donien Atxaren igoera. / M. RAMIREZ / ARP

Dokumentuaren akzioak