Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Nire helburua Zizurkilgo irradaka betirako egitea litzateke»

Dokumentuaren akzioak

«Nire helburua Zizurkilgo irradaka betirako egitea litzateke»

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean irradaka bat dantzatzen da Zizurkilen, eskutik helduta egiten den emakumeen dantza. Horregatik, Itziar Otamendi Arrieta, dantzaren sortzailea, Bigarren Kafeko laborategira etorri da dantzaren inguruan hitz egitera.
Egilea
Bigarren Kafea
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Zizurkil
Mota
Albistea
Data
2026/03/04
Lotura
Naiz

Zizurkilen irradaka bat sortu zen 2021ean, martxoaren 8an eta azaroaren 25ean dantza zedin. Rosi Lazkanok jarri zizkion hitzak eta Itziar Otamendi Arrietak sortu zituen dantza eta musika. Azken hau sortzeko, hiru doinuren arteko jostura egin zuen, horien artean Joseba Tapiarenak. Igandean, martxoaren 8an, 13:30etan elkarretaratzearen ondoren dantzatuko da. Otamendik emakume guztiak gonbidatu ditu herrira dantzatzera.

Otamendik irradaka emakume dantza dela azaldu digu: eskutik helduta, zinkuluan, kantuan eta besoak mugituz dantzatzen dena. Irradaka izena Euskal Herrian hartzen duela dio, baina zirkuluan dantzatzea mundu guztian egiten dela: «Katalunian sardana dago. Joan gaitezke Ameriketara, Tibet aldera eta adibideak izango ditugu bertan ere». Horretaz gain, betidanik existitzen den dantza bat dela azpimarratu nahi izan du Itziarrek: «Garai batera jaonda, zenbat ezkontza eta ospakizunetan abesten zuten emakumeek elkarrekin? Betidanik, baina orain jarri diogu izena»

Dantza honen sorrerak herritar asko harrituta utzi zituen: «Ez genuen ezer esan, itxialdian geunden… sokak erabili behar izan genituen eskutik ezin ginelako heldu». Zizurkildarrak oso pozik daude irradakarekin, ordutik urtero egin baita: «Askorentzat sorpresa izan zen, baina emaitza positiboa izan zuen; orain jarraitzen badu, gustatu delako izango da».

Zizurkilen egiteaz gain, Andoainen ere antzeko irradaka bat sortu zuten eta Otamendiri laguntza eskatu zioten hau sortzeko. Inguruko herrietan irradaka dantzatzea gustatuko litzaioke Itziarri, emakumearen egunean nahiz herriko jaietan: «Nire helburua Zizurkilgo irrikada betirako egitea litzateke». Emakume guztiak gonbidatzen ditu dantzatzera: «Estilo guztietako emakumeei egin genien deialdia: talde feministetako kideei, elizara joaten direnei… Ez da batzuena eta besteena, denona da».

Dokumentuaren akzioak