Dokumentuaren akzioak
"Nire dantza eskolako gaztetxoekin dantzatuko dut"
Dantzariak balleta eta opera nahastearen zailtasunak azpimarratzen ditu
Atzo Milanen, gaur Bilbon. Larunbateko saioan parte hartuko du Yebrak, baina ez da bakarrik egongo: "Nire dantza eskolako gazteekin egongo naiz oholtza gainean, eta hori motibazio bikoitza da niretzat".
Adriana Lecouvreur-en hirugarren aktoan parte hartuko dute Yebrak eta bere dantzariek. "Operaren barruan suertatzen den dan-tza baten errepresentazioa egiten dugu, tonu alegorikoan". Opera eta balleta nahastea oso kontu serioa dela gogoratzen du bilbotarrak: "Kontu handiz egin behar da. Oso konplexua da eta zentzua behar du izan uztartze horrek, zentzua eta kalitatea, jakina, bestela ez du merezi". "Urte gogorrak dira, baina ni ez naiz negartia. Niri dantza egitea gustatzen zait, eta horretan nabil".
Igor Yebra. (Foto: david de haro)
Dokumentuaren akzioak